Aspaldidadinik itxaroten genbiltzan eguna iritsi da; normalean baino goizago eman genion hasiera egunari, goizeko 6 ak aldera autobus geltokian geldituta geunden taldekideekin. Zamudiorako bidea erdi lo baina esperantzaz beteta egin genuen. Euskaleteleko pabiloia aurkitu orduko 7 ak pasatxo ziren eta urduritasuna nabari zen taldekideen artean. Entrenamendu saio batzuen ondoren lehiaketarako prest sentitu ginen, eta motibazio hori emaitzean islatu zen. Lehenengo emaitzak espektatiba guztiak gainditu zituen, emaitza ez bai zen garrantzitsuena gure taldean, ongi pasatzeko intentsio garbia eraman genuen Eskoriatza aldetik. Lehenengo txandako arrakastak bultzatuta, bigarren txandarako bidea esperantzaz beterik abiatu zuen gure bikoteak. Emaitza oso kaxkarra izan zen ondorioz, animikoki hustuta geratu zen taldea, azkenean guztion artean animoak altzatzea lortu genuen eta gogoz ekin genion azken txanpari. Tartean proiektu zientifikoa zein teknikoa aurkeztea tokatzen zitzaigun eta hala egin genuen. Ondoren 3. txanda genuen zain eta presio handiaren ondorioz uste baino okerrago irten zitzaigun.
Saririk lortu ez arren, burua tente geneukala eman genion amaiera egun ahaztezin hari.
Esker mila antolatzaileei eta zorionak irabazleei.
lunes, 12 de diciembre de 2011
viernes, 2 de diciembre de 2011
Abenduak 2
Dena prestatzen ari gara biharko txapelketarako. Proiektu zientifikoa bukatu dugu eta azken misioak bukatu ditugu. Urduri gaude eta azken pausoak falta zaizkigu.
jueves, 1 de diciembre de 2011
AZAROAK 30
Azken egunetan gaude, misioak ongi prestatzen ari gara eta proiektu zientifikoari azken aldaketak egiten egon gara.
lunes, 28 de noviembre de 2011
sábado, 26 de noviembre de 2011
jueves, 24 de noviembre de 2011
Misio berriak (bideoak)
Askotan probatu eta gero, azkenean ongi irten zitzaigun misioa.
Kamioiaren proba orain pizza hartu gabe egiten dugu, baina pizza beste modu batean hartuko dugu.
Arrainak hartzeko misioa da hau, eta gutxinak gutxinaka aurreraka goaz.
Misio hontan ongi ikusten da nola hartzen ditugun birusak pilota botaz.
Arratoia ere hartzen dugu birusak hartzeko tresnarekin.
Lehen arratoia bakarrik hartzen genuen orain berriz arratoia eta pizza batera.


Lehen arratoia bakarrik hartzen genuen orain berriz arratoia eta pizza batera.
Misio hontan artoak, pelota horia eta birusak hartzen ditugu. Misio hau da luzeenetariko bat.
Fregaderora bota behar diren birusak sartzen ditugu.
Misio hau da egiten dugun luzeenetariko bat. Azkenaldian gehienetan edo beti irtetzen zaigu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)